Forumen irekiera salatzeko elkarretaratzea deitu du Azpeitian Bizi eta Lan dinamikak

Erabiltzailearen aurpegia Elkar-ekin 2015ko mar. 12a, 14:04
Loiolan irekitzera doazen saltoki handiaren aurrean, Azpeitian Bizi eta Lan dinamikak antzeko saltokiek herri txikiei eragiten dieten kalteaz oharatarazi nahi dugu. Helburu ekonomiko hutsen arabera mugitzen diren saltoki haundien beharrik ez dugu herrian, horiek ez datozelako herritarrok ditugun beharrei erantzutera.\ \ Herriko merkataritza txikiari kalte izugarria egingo dio, azken horiek ezingo dutelako Forumen publizitate kanpaina handiekin konpentitu. Forumek irabazi ekonomiko izugarriak izango ditu, baina bertako prezioak ez dira eskuragarriak izango herritar askorentzat.\ \ Eusko Jaurlaritzak esku artean du ordutegien liberalizaziorako aukera. Saltoki hauek ordutegi horretaz baliatu daitezke merkataritza txikiaren kaltetan. Jakina da Forumen langileek beraien eskubideen alde antolatzeko zailtasunak dituztela, zuzendarien presioen ondorioz.\ \ Guzti horregatik, herritarrak deitu nahi ditugu datorren asteartean, martxoak 17, 19:00etan Forum saltokiaren aurrean egingo dugun konzentrazioan parte hartzera. 'Gure merkataritza eredu txikia eta herrikoia' lelopean egingo dugu protesta.