Hondakinen inguruko hitzaldirako gonbidapena

Erabiltzailearen aurpegia Elkar-ekin 2015ko mar. 1a, 22:12
Bestelako herri baterako bidea egin nahi du Elkar-ekin taldeak, eta horretarako herriko talde ezberdinekin elkarlanean ari gara azken hilabeteotan. Herritarren neurrira antolatuko den Azpeitia da gure xedea. Justua eta anitza izango dena, eta naturarekiko errespetua oinarrian izango duena. Zentzu horretan, hondakinen gaian ere zer aldatua izan badugula uste dugu. \ \ Horrela bada, gai horri buruz antolatu dugun hitzaldira gonbidatu nahi ditugu Azpeitiko talde, sindikatu eta alderdi eta herritarrak. Denon artean gai honi buruz hitz egin eta luze baino lehen urrats eraginkorrak eman ditzagun.\ \ 'Hondakinak eta gizarte eredua' izenburupean, asteazkenean izango da solasaldia Sanagustin kulturgunean. 19:00etan hasiko da eta Pello Zubiria kazetaria eta Hernani Zero Zaborreko kidea izango da hizlaria.