Elkar-ekin taldeak antolatuta hondakinen eta gizarte ereduen arteko harremanaz hitzaldia izango da martxoaren 4an, asteazkena, Sanagustin kulturgunean. Gaur egun bizi-bizi dagoen eztabaida bati heldu nahi dio solasaldiak; hondakinen eta gizarte erduaren arteko harremanari, hain zuzen. Horretarako gonbidatua Pello Zubiria kazetaria eta Hernanin Zero Zabor taldeko kidea izango da. Zubiriak oso gertutik ezagutzen du gaia.\
\
Elkar-ekin taldeak interesa duen herritar oro gonbidatu nahi dugu hitzaldi horretara. Amaieran galderak egiteko eta iritzi ezberdinak plazaratzeko aukera izango dute bertaratzen direnek.