Errigorako olioa salduko du Elkar-ekinek datozen asteotan

Erabiltzailearen aurpegia Elkar-ekin 2015ko ots. 11a, 15:06
Nafarroako Erriberako uzta berriz iritsiko da Azpeitira datozen egunotan. Oraingoan olioaren txanda izango da, hango nekazariek kooperatibetan antolatuta lortu duten olioa erosteko aukera izango delarik. Zoritxarrez, kazkabarrak uztaren zati bat hondatu du eta olioaren prezioa iaz baino zertxo bat garestiagoa izango da. \ \ Herriko txoko ezberdinetan orritxoak jarriko ditugu, nahi duenak olioa eska dezan. Horrez gain, saretik zuzenean eskatzeko aukera ere izango da.\ \ Datorren astean emango ditugu kanpaina honen xehetasun guztiak. \ \ Halere, informazio gehiago nahi duenak helbide honetara idazteko aukera du: azpeitia@errigora.eus\ \ Bertako nekarazitza eta ekonomia eraldatzailea bultzatzea da Elkar-ekinen helburuetako bat. Horregatik, bat egingo du kanpaina berri honekin.