Aurrera doa material bilketa

Erabiltzailearen aurpegia Elkar-ekin 2014ko abe. 12a, 11:48
Elkar-ekin taldeak antolaturiko Gabonetako bigarren eskuko azokako material bilketan ari da poliki-poliki itxura hartzen. Oraindik datorren asteazkena arteko tartea izngo da materialak eramateko. Ikastetxeetan, Gazte Informazio Bulegoan, Soreasun eta Sanjuandegiko auzo lokalean jasoko da materiala.\ \ Ikastetxeetan eta Gazte Informazio Bulegoan ohiko ordutegian egingo da material bilketa. Soreasun eta Sanjoandegin, berriz, astegunetan 18:30etatik 20:30era arte.\ \ Ondoren, hilaren 19an, Soreasu antzokian eta 20an Sanjuandegin izango da Bigarren Eskuko Azoka.