Elikagai bilketan izango da Elkar-ekin, bihar eta zapatuan

Erabiltzailearen aurpegia Elkar-ekin 2014ko aza. 27a, 13:05
Azpeitiko Elikagai Bankuak janari bilketa antolatu du biharko eta etzirako, ostiralerako eta zapaturako, beharrik larrienak dituzten herritarrek oinarrizko elikagaiak eskura izan ditzaten. Ostiralean eta larunbatean boluntarioen bidez egingo da janari bilketa, 9:00etatik 21:00ak arte, Sanjuandegiko Eroskin. \ \ Elkar-ekin taldeko kideok parte hartuko dugu elikagai bilketan, eta herritarrak gonbidatu nahi ditugu bakoitzak ahal duen neurrian ekimen honekin bat egin dezan.