Duintasunez bizitzeko duintasunez lan egin nahi dugu

Erabiltzailearen aurpegia Elkar-ekin 2014ko urr. 29a, 15:43
Ezer baino lehen, gure berotasun guztia helarazi nahi diogu atzo lan-istripua izan eta Donostiako ospitalean eritasun larriekin dagoen gazte azpeitiarrari. Laster gure artean eta osorik izatea espero dugu. \ \ Duintasunez bizitzeko eskubidea dugu herritarrok, eta duintasunez lan egiteak eman behar liguke horretarako bidea. Baina beraien dirutzetan bakarrik pentsatzen duten gutxi batzuen neurrira antolaturiko ekonomia-eredu honek behar lukeenaren kontrako egoera inposatu digu. Ozta-ozta bizitzeko prekarietate egoera larrian lan egitera behartuak gara herritar asko eta asko. \ \ Atzoko lan-istripu larriak mahai gainean jarri digu zein den egoera. Herritarren gehiengoak bizi duen prekarietate eta eskubide urraketen egoera, herritar gutxi batzuk nahi adina etxe, auto, kontu-korronte eta ondasun izan ditzaten. \ \ Azpeitian Bizi eta Lan dinamikaren parte garen heinean, herritar guztiak gonbidatu nahi ditugu bihar, arratsaldeko 19:00etan, plazan izango den elkarretaratzean parte hartzera. Gure eskubideen gainetik ezin du inork pasa. Duintasuna herritarrontzat.