Bretoieraren aldeko korrikaren amaierako jaialdian joko du Egurra ta Kittok

Erabiltzailearen aurpegia Egurra ta Kitto 2016ko mai. 3a, 10:35
Bretoieraren aldeko korrikari joan den ostiralean ekin zioten Sant-Ervlan hirian, \"Brezhoneg ha Plijadur!\" (Bretoiera eta plazera!) lelopean. 1.700 kilometro zeharkatuko dituzte lasterka, bederatzi gau eta egunez. Bretainiako bost departamenduetatik igaroko dira, eta lekukoa pasatuko dute eskuz esku, Lokoal-Mendon helmugara heldu arte, datorren maiatzaren 7an. Amaieran, lekukoak barnean daraman mezu ezkutua irakurriko dute eta egun osoko festa izango da. Bertan, gastronomia, ekimen kulturalak eta musika ez da faltako eta gu han izango gara, dena emateko prest!\ \ Bestalde, eskerrak eman nahi dizkiegu larunbatean Erabaki Fest! aurrera ateratzen aritu ziren herritar guztiei, eta gure kontzertuan Sanagustin bete zuten guztiei.