Gaur hasi gara gure hirugarren diskoa grabatzen

Erabiltzailearen aurpegia Egurra ta Kitto 2013ko mai. 2a, 13:13

Hilabete batzuk kontzerturik jo gabe eta disko berria prestatzen igaro ondoren, gaur, osteguna, hasi gara disko berria grabatzen. Mutrikuko Ame Estudioetan egingo dugu grabaketa, Axular Arizmendi teknikariaren gidaritzapean.

10 kantu izango ditu lan berriak, eta aurreko diskoetako abestiak baino azkarragoak eta indartsuagoak egitea izan da gure helburua. Ska doinuak alde batera utzi gabe, punk-rock doinuak gehiago landu ditugu oraingoan. Hitzei dagokionez, orain arteko ildoan jarraitzen dugu, beraz, aldarrikapenak eta salaketa zorrotzak ez dira faltako. 

Mauka disketxearekin aterako dugu lan berria, eta diskoa kontzertuetan eta ohiko tabernetan salgai egoteaz gain, dendetan ere erosi ahal izango da.

Gure abestiak sarean entzungai jarriko ditugu ekainaren hasieran eta hil horren 15ean, Orkatzen XX.urteurreneko jaialdian aurkeztuko dugu diskoa zuzenean. Kontzertua Orkatzen bertan izango da, eta The Friday's Crew taldea ere bertan izango da.

Egurra ta Kitto!