Ez dago ilusio faltsuak bezalakorik

Erabiltzailearen aurpegia Eneko Etxeberria 2016ko urr. 11a, 11:43

Emaidazu eskua eta hau gertatu zeneko
lekura eramango zaitut

Nuarben gertatu zen 1975. urteko irailaren 27an. Burgosko pareta batean erail zuten Anjel militarrek.

baina zuk nahiago dena ederki ikustea

Bere oroimena ahanztera zigortua egon da Nuarbeko aldapan.

begiak itxita
zin egidazu ez dela berriz gertatuko
baina soilik ezpainak
mugitzen dituzu ezta?

Biktima gisa aitortua eta lege sakro-santu guztien arabera errekonozitua.

Utzidazu esaten lekukoek ez dutela
beti berdin ikusten

Anjel, bere herrian, bere erailketaren urteurrenean oroitzea, biktima bat oroitzea, delitua omen da.

Orain ez dago ilusio faltsurik

zure itxaropenak zoren solaspausa.
Zerraldoa bahitua izan da kalean
denen aurrean eta zu mutu zaude orain.

Baina ez al genituen biktima guztiak errekonozitzen? Edo soilik batzuk dira biktimak? Ilusioa izango zen.

Zeinek ulertuko du
nagitsuak ixilik jarraituko dira.
Zeinek pagatuko du inozenzi
galduaren preziua.
Atraku bat izan da eta ez da inoiz
ezer errekuperatuko
eta nork daki mendekua bilatzea
egokia den ala ez.
Ez dago ilusio faltsurik.