Hilda nagoela esan liteke

Erabiltzailearen aurpegia Eneko Etxeberria 2015ko abe. 24a, 15:09

Presoa kartzelan hilda dagoela esan daiteke, Joseba Sarrionaindiak idatzi zuen, inor baino hobeto ezagutu zuen, hildako-biziari (kartzela aldia) buruz.

Presoarentzat kalabozo txikia da bere etxea, bakardadea eta ixiltasuna baino ez dauka. Urruti daude gure herriko presoak, inork bizi nahiko ez lukeen parajetan, eta ezer gutxi ikusten dute leihotik begiratuta.

Hilobi estu batean sartuta dituzte presoak eta hilda nahi dituzte, bizirik hilda. Eta urruti hilda.

Giza Eskubideen Europako Auzitegiak Khodorkovskiy-Lebedev (2013ko urriaren 25a) eta  Vintman (2014ko urriaren 23a) epaietan kartzela-dispertsioa giza-eskubideen urraketa dela kontsideratu du. Beraz, dispertsioa giza-eskubideen urraketa da.

Norbaitzuk esango dute ez direla gure lehentasuna, beste norbaitzuk merezi dutela, baina objektiboki beraien giza-eskubideak urratzen ari dira.

Hipokrita hutsak ez badugu izan nahi denon ardura da eskubide horien defentsa ere, edo bestela hipokrita hutsak gara eta gizarte honen hondamendiaren tamaina neurri gabekoa da.

Injustizia baten aurreran gaude. Eta ez dira euskaldun "batzuen" kontuak soilik, denoi dagokigu salatzea gure "demokraziak", gure "Zuzenbide Estatutak" giza-eskubideak urratzen dituela, eta nazioarteko arauen kontra dabilela.

Denon ardura da, eta beste aldera begiratu edo begiak ixten baditugu ere hor jarraituko du.

Ez da soilik presoen gaia. Ez baditugu beraien eskubideak defendatzen, norbaitzuk eskubiderik ez izatea posible dela onartuko dugu. Eta norbaitzuk eskubiderik ez badute, inork ez digu gure askatasunerako dugun eskubidea bermatuko. Eta, modu batera, jadanik gu ere preso egongo ginateke.

Gabon gauean ere etxean nahiko genituzke, bitartean jaso dezatela gure elkartasuna.

Hau da ene etxea
Hau da ene aulkia / ohia
Hau da ene ondasun guztia
Bakardade ta ixiltasuna
Hau da ene jabego bakarra
Milaka jostorratz herdoildu aldean
Lehiorik gabeko begirada
Zafrada bat bihotzean
hauxe da nik dudan guztia
hilda nagoela esan desakek
hilda nagoela
Hau da ene etxea
Hau da ene aulkia/ohia
Hau da ene ondasun guztia
Amagandik irten nintzen bezala
Irtengo naiz endredu honetatik
Aterik zabaldu ezin eta
Ba dea hilobi estuagorik?
Funtzionarien begi kliskadek
Mirillan igartzean bakarrik
Ohartzen naiz bizirik nagoela

 

Deabruak Teilatuetan taldeak abesti bihurtu zuen.

Aterako al gara endredo honetatik?