Udal Gobernuak zapatuan Bilbon egingo den manifestaziora joateko deia egin du

Erabiltzailearen aurpegia Eneko Etxeberria 2015ko urt. 8a, 11:51
Azpeitiko Udal Gobernuak larunbat honetan Bilbora joateko deia egiten du. Herri hau eraikitzen jarraitzeko oinarri sendoak behar ditugulako. Elkarri indarra eman eta indarra hartzeko unea delako. Gure herrian eta gure herritarrengan sinesten jarraitu behar dugulako. Mendekuan oinarritutako zentzugabeko espetxe politikek onartezinak direlako. Giza-eskubide guztien defentsa egitea denon lana delako. Gurea eta herritarrona. Horretarako Bilboko kaleak aurten ere jende uholde bihurtzea derrigorrezkoa delako. \ \ Horregatik, larunbatean gu ere Bilboko kaleetan argi izpiak izango gara. Argi txikiak, baina beste milaka argirekin batera denon etorkizunari argia ematen saiatuko gara.\