Azpeitia di-da batean. Sarean topatutakoak, datuak, bitxikeriak... Albiste izatera iristen ez diren kontu txikiak Uztarria bertako kazetariek kudeatua.

Javier Altuna azpeitiarrak emango dio hasiera Kalifornia Hegoaldeko euskal festari

2014 uzt 03 Azpeitia

Igandean, uztailaren 6an, izango da Southern California Basque Club Euskal Etxeak antolatuta. 68. edizioa izango da aurtengoa eta 400 lagun inguru espero dituzte antolatzaileek.
Ainara Garciak bidaiatzeko proposamenak egingo ditu astelehenetan Euskadi Irratian

2014 uzt 01 Azpeitia

'Astelehen bidaiariak' saila izango du argazkilari azpeitiarrak Euskadi Irratiko 'Faktoria' saioan. Bidaia laburrak egiteko aholkuak emango ditu tarte horretan.
Joseba Albizuri elkarrizketa egin dio Euskadi Irratiak, Pedals de Foc proba bigarren postuan amaitu ostean

2014 eka 30 Azpeitia

218 kilometroko eta 6.200 metroko malda zituen probak. Lehenak, Lliber Millek, hamar ordu, hemerezi minutu eta hogeita hamasei segundoko denbora behar izan zuen lasterketa amaitzeko, eta Albizuk zazpā€¦
Azpeititik pasako da Abraham Olano martxa

2014 eka 27 Azpeitia

199 kilometroko ibilbidea du probak, eta 23 kilometro inguru egin ostean iritsiko dira, lehen aldiz, Azpeitira txirrindulariak. Landetatik, Urrestillatik, Nuarbetik, Loiolatik eta Urrakitikā€¦
'Jainkoari eta gizon-emakumeei eskainitako bizitza' komikia euskaratu du Arantzazu Azpillagak

2014 eka 26 Azpeitia

Jatorrizko komikia frantsesez idatzia dago. Zumaiako Miguel Larburuk idatzi du, Aljerian gertatutako pasadizo batean oinarrituta.