Añota sagardotegiko Euskal Sagardoa, botilatuta

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2020ko eka. 12a, 11:30

Euskal Sagardoa jatorri-deiturak 2019ko uzta botiletan aurkeztu zuen atzo, osteguna, Txillida Leku museoan. 48 sagardotegiren 60 botila aurkeztu zituzten; tartean, Azpeitiko Añota sagardotegikoa.

Araba, Bizkai eta Gipuzkoako 48 sagardogileren 60 botila aurkeztu zituzten atzo, osteguna, Hernaniko (Gipuzkoa) Txillida Leku museoan. Hain zuzen ere, Euskal Sagardoa jatorri-deitura osatzen duten sagardogileen 2019ko sagardo uzta botiletan aurkeztu zuten bertan; tartean, Azpeitiko Añota sagardotegikoa. Aurkezpenean izan ziren, besteak beste, Bittor Oroz Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura politikako sailburuordea, Oihana Gantzerain Euskal Sagardoa jatorri-deiturako presidentea, Olatz Mitxelena Sagardoa Routeko koordinatzailea nahiz Xabier Arruti Gipuzkoako Foru Aldundiko Nekazaritza eta Landa Garapeneko zuzendaria.

Bestalde, Euskal Sagardoaren katalogoa ere aurkeztu zuten agerraldian, eta jatorri-deitura osatzen duten sagardogile guztien sagardoak nahiz horien inguruko xehetasunak bildu dituzte bertan. Honako lotura honetan ikus daiteke katalogoa.