Koronabirusa Azpeitian

Kulturgintzaren etorkizunaz aritu du Aitor Bengoetxea 'Berria'-n

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2020ko mai. 31a, 12:38
Aitor Bengoetxea.

Berria egunkariak Euskal Herriko lau sortzaile elkartetako kideak elkarrizketatu ditu, eta kulturgintzaren etorkizunaz galdetu diete horiei. Tartean, Musika Bulegoa elkarteko Aitor Bengoetxea azpeitiarrarekin hitz egin dute.

COVID-19 gaitzaren hedapenak ziurgabetasuna eragin du gizarteko hainbat sektoretan, eta horietako bat da kulturgintza. Berria egunkariak kulturgintzan murgilduta dauden lau elkarterekin hitz egin du; besteak beste, Aitor Bengoetxea Musika Bulegoa elkarteko lehendakariarekin. Bengoetxeak elkarrizketan adierazi duenez, kulturak "eutsi" egingo dio koronabirusak eragindako kolpeari, nahiz eta "baina" askorekin izan.

Honako lotura honetan irakur daiteke erreportajea, osorik.