Jose Inazio Elias txistularia elkarrizketatu dute 'Zarauzko Hitza'-n

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2018ko eka. 11a, 13:11
Arregi eta Elias Alaken taldeko kideak. (Zarauzko Hitza)

Alaken plaza dantza taldeko kideak dira Goizane Arregi Uranga (Zarautz, 1965) eta Jose Inazio Elias Olazabal (Azpeitia, 1952). Dantza jauziak (mutxikoak) jotzeagatik eta dantzatzeagatik ezagun egin badira ere, bestelako erritmo ezberdinez ere janzten dituzte plazak. Zarautzen hilabetero zita finkoa dute, hileko lehen igandetan, Musika Plazako kioskoaren inguruan. Zarauzko Hitzak Alaken taldearen nondik norakoez-eta elkarrizketa egin die Arregiri eta Eliasi.