'Gurean' dokumentala, Interneten ikusgai

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! | Gizartea | Argazkia
2018-06-04 13:42

Hilaren 23ra arte, Askekintzaren Gurean dokumentala ikusi ahal izango da ‘Berria’-ren webgunean. Lana herriz herri aurkeztua dute dagoeneko, besteak beste, joan den apirilean aurkeztu zuten Azpeitian. Euskal Herriko 30 herriko jaietan irudiak bildu dituzte. Irudi horien artean daude Azpeitiko zezenketetan grabatutako batzuk. Festa horietan animaliak nola erabiltzen diren gertutik erakutsi nahi izan diote ikusleari.

Orain, Interneten ikusgai jarri dute dokumentala, honako lotura honetan: https://www.berria.eus/albisteak/152694/askekin...

Egileen hitzetan, Gureanen xedea da “animalien erabileraren inguruko eztabaida sortzea eta herrietako tradizio horiek zalantzan jartzea”. Besteak beste, Azpeitian, Hernanin, Lezon, Saran, Astigarragan, Gasteizen, Bilbon, Altzan, Zumarragan eta Donostian grabatutako irudiek osatzen dute Gurean.

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa