'Txatalak Mary Shelleyrentzat', Jose Luis Otamendiren poema

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2018ko mai. 10a, 18:49

ETAren bukaera dela eta, Euskal Herrian zabaldu berri den aroa nola ikusten duten galdetu dio Berria egunkariak hainbat sortzaileri. Hamabi sortzailek eman diote baiezkoa proposamenari, eta horiek askotariko testuak egingo dituzte ETAren bukaera irudikatzeko; tartean da Jose Luis Otamendi idazle azpeitiarra.

Bukaera sortzen izenburupean ari da Berria obrak argitaratzen, eta gaur Otamendiren Txatalak Mary Shelleyrentzat poema kaleratu du egunkariak:

-I-
agiri bat zor nizun
aspaldi behar zuena
baina gaur dakarkizut:
badakit osatu gabe dagoena
hor behar baitute askok
oraino jazo ez direnak

agiri bat zor nizun
ez izartegia
promesa ederren brumatan
ez bortuetan arranoak
hilezin izateko eskolan...
ez dakit inoiz izan denik baina
jada ez dagoela dirudi
denontzako etxe bat

jarriko gara
ohiturik gaude
estetika liriko batez
lotuko gatzaizkio berriz
herri honen bilatze antolatuan:
agonia ezti batean laketu
jendea gara...

erlaro mintsu bat pausatu da
konpontzerik ez dago dena...
agian egun txikien segida
eramangarri bat
posible izango zen
baina ez ginen aski indar batzeko gai izan
edo ez genuen jakin...

inori erauzi gorputz atalekin
egina dago sasoi hau
hala moduz
piezak falta dituela...
erdi osatuan da nire nazioa

Poema osoa Berria.eus webgunean irakur daiteke.