Elisenda Paluzie ANCko presidente berria Azpeitian izan zen herri galdeketaren egunean

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2018ko mar. 25a, 09:18
Elisenda Paluzie (Bartzelona, 1969) ekonomialaria izendatu berri dute ANC Biltzar Nazional Katalaneko presidente, joan zen astean bozak irabazita. Bi mila boto inguruko aldea atera zion bigarren bozkatuen izan zen Joan Canadelli, baina militanteek ez dute aukeratzen presidentea, eta idazkaritza nazionaleko kideena izan da azken hitza. Horiek berretsi egin dute Paluzieren izendapena; izan ere, 77 ordezkarik osatzen dute idazkaritza, eta batzarrean parte hartu zuten 73 ordezkaritatik 71ren aldeko boza jaso zuen. Horrenbestez, berak hartu du gaur egun espetxean dagoen Jordi Sanchez presidente ohiaren kargua. \ \ Paluzie Bartzelonako Unibertsitateko ekonomia irakaslea da, eta 2016ko ekainaren 5ean, independentziaz herri galdeketa egin zenean, Azpeitian izan zen Paluzie begirale lanetan. Paul Riosek, Eguzki Urteagak, Joxe Arregik, Xose Gonzalezek, Xoan MuiƱosek, Mari Luz Estebanek, Quim Arrufatek, Joseba Felix Tobarrek eta Elisenda Paluziek osatu zuten begirale taldea egun hartan. \ \ Argazkia herri galdeketaren egunekoa da, eta begirale guztiak ageri dira plazako kioskoan. Goiko lerroan, eskuinetik bigarrena da Paluzie.\ \ \