Herrialde Katalanetan ari dira eskaintzen 'Pasaiako badia' dokumentala

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2018ko mar. 7a, 13:26
'Pasaiako badia' dokumentalaren egileak Herrialde Katalanetan dabiltza egunotan. Hain zuzen ere, ikus-entzunezko lanaren hainbat emanaldi eskaintzen ari dira atzoz geroztik. Datozen egunetan ere egingo dituzte emanaldiak, hala nola Lleidan, Reusen, Seu D'Urgellen, Bartzelonan, Valentzian eta Sallenten.\ \ Ez da Oinatzak produkzioakeko kideek 'Pasaiako badia' dokumentala Euskal Herritik kanpo ematen duten lehen aldia; izan ere, otsailean Sevillan eta Malagan eskaini zuten lana.\ \ (Argazkia: 'Pasaiako badia'-ren aurkezpena egin zuen atzo Erik Aznalek Terrasan (Katalunia).