Pako Aristi, 'Artefaktua' telebista saio berriaren estreinakoan

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! | Kultura | Artikulua
2018-02-05 18:14

Literaturari eskainitako saio berria estreinatu dute asteburuan ETB1en, Artefaktua, eta Pako Aristi (Urrestilla, 1963) idazlea izan da saioko protagonista nagusia.

Aristiri elkarrizketa luzea egin zion Yolanda Mendiola aurkezleak, Azpeitiko kaleetan zein Azoka Plazan grabatutakoa. Kontu ugari aletu zituen Urrestillakoak elkarrizketan; besteak beste, Azpeitiko Udal Liburutegiko irakurle taldearen gidari lanaz aritu zen. Bakarkako elkarrizketa osatzeko, Mikel Markezekin solasean ere jarri zuten Aristi.

Pako Aristiz gain Azpeitiko bizilagun gehiago ere agertu ziren Artefaktuaren estreinako saio horretan, saio osoa grabatu baitzuten Azpeitian. Saio osoa ikus daiteke dagoeneko ETBren webgunean.

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa