Denboraldiko lehen minutuak jokatu ditu Jon Guridik

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2018ko urt. 29a, 12:09

Jon Guridi futbolari azpeitiarrak zapatuan jokatu zituen 2017-2018 denboraldiko bere lehen minutuak Realarekin. Vila-realen zelaian 4-2 galdu zuen Realak, eta horixe zen ordurako emaitza Guridi Igor Zubeldia azkoitiarraren tokia hartuz zelairatu zenean, 77. minutuan.

Ia urtebete da Guridik Realarekin lehen aldiz jokatu zuela; 2017ko martxoaren 18an, Mendizorrotzan. Gero, ordea, belauneko lesio baten ondorioz ebakuntza egin zioten, eta luze jo dio errekuperazioak. Zapatukoa, gainera, Realaren lehen taldeko fitxa duenetik jokatu duen lehen neurketa da; joan den astean sinatu zuen talde nagusiarekin kontratua.