Inkestan galdera berria: 'Komun publikoak erabiltzen al dituzu?'

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2018ko urt. 22a, 15:48

Uztarria.eus-ek galdera berria jarri du inkestan: Komun publikoak erabiltzen al dituzu? Eman zure botoa honako lotura honetan.

Aurreko inkestaren galdera honako hau zen: Non ikusten duzu San Sebastian bezperako danborrada? Eta honako hauek, jasotako emaitzak: Plazan, 10 boto (%7,63); Alde Zaharreko kaleetan, 49 boto (%37,4); Bietan, 42 boto (%32,06); Telebistan, 8 boto (%6,11); eta Ez dut ikusten, 22 boto (%16,79). Guztira, 131 boz eman dituzte herritarrek.