Iker Arakistain Irani buruz hizketan Euskadi Irratian

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2018ko urt. 5a, 16:36

Irani buruz hizketan aritu ziren atzo Euskadi Irratiko Hiri gorrian saioan. Hango jendea, ohiturak, kultura eta abar hizpide hartuta aritu ziren bi gonbidaturen eskutik: Agurtzane Belauntzaran gida turistikoa eta Iker Arakistain azpeitiarra.

Arakistainek zazpi hilabeteko egonaldia egin berri du Irango hiriburuan, Teheranen, Eusko Jaurlaritzaren beka baten bidez aholkularitza enpresa batean lanean. Besteak beste, iraniarrak "oso eskuzabalak" direla esan zuen azpeitiarrak. Irratsaioa esteka honetan entzun daiteke; 03:50 minututik aurrera hitz egiten du Arakistainek.