Ibai-Eder urtegia, bete-beteta

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2018ko urt. 3a, 17:09

Azaro erdialdean ura oso behean zegoela-eta kezkatuta hitz egiten zuten askok, baina bi hilabete eskasera gainezka dago Ibai-Eder urtegia. Atzo bertan Gipuzkoako Urakek egindako azken neurketaren arabera, Nuarbeko urtegiaren betetze maila %101,22koa da. Atzo eta gaur uhateak ireki dituzte urtegian, ura ateratzeko.

Horrela, orain dela urtebete erakusten zuenarekin alderatuta zeharo bestelako itxura du 2018aren hasieran urtegiak. Izan ere, iazko urtarrilaren 2an edukiaren erditik behera beteta (%47,89) eta alerta egoeran zegoen Ibai-Eder, ur faltagatik.