'Pasaiako Badia' dokumentala ETB1en emango dute asteartean

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2017ko abe. 10a, 12:10

Yuri Agirre, Xabier Otamendi eta Erik Aznal azpeitiarren Pasaiako badia dokumentala ETB1en ikusteko aukera izango da datorren asteartean, abenduak 12, 23:00etatik aurrera. Ur Handitan erreportaje saioaren ondoren emango dute Espainiako Poliziak 1984ko martxoaren 22an Pasaian hil zituen Komando Autonomo Antikapitalistetako Dionisio Aizpuru Kurro eta Pedro Mari Isart Pelitxo azpeitiarrekin eta Rafael Delas Txapas eta Jose Maria Isidro Izura Pelu iruindarrekin jazotakoa kontatzen duen dokumentala. Izan ere, estatu errepresioari lotutako lau kasuz hitz egingo dute astearteko Ur Handitanen; tartean, Pasaiako segadaz.