Hildako mendizaleen Xoxoteko oroitarriaz, gaurko 'Berria'-n

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2017ko abe. 9a, 13:25

Euskal Herriko mendietan hildako pertsonen omenez gurutzeak eta bestelako oroigarriak ezartzeko ohiturak ekarri dituen ondorioak, hartu diren neurriak eta dauden eta ez dauden araudiak azaltzen dituen erreportajea dakar gaur Berria egunkariak. Lagun Onak Mendi Bazkunaren ordezkarien hitzak ere jaso dituzte, Xoxoten 1992an mendian hildako azpeitiarren omenez jarri zuten oroitarriaz.

"Bi astetan, hiru azpeitiar hil ziren mendian. Izarraitz bigarren Hernio bihur zitekeela ikusi zen, eta, horretara iritsi aurretik, udalarekin hitz egitea erabaki zen", azaldu du, besteak beste, orduan Lagun Onak MBren lehendakari zen Andoni Unanuek.

Esteka honetan irakur daiteke osorik Mendiak, gurutze bideak erreportajea.