Orgarekin herriz herri

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2017ko abe. 7a, 11:19
Kaldereroak hilabete batzuk aurreratu ote ziren pentsatu zuen herritar batek baino gehiagok herenegun. Izan ere, bi astorekin eta orgarekin agertu zen bikote gazte bat Azpeitian. Herritarrek Uztarriari adierazi diotenez, frantsesez hitz egiten zuten bi gazteek, eta aurreko egunean Aizarnzabaletik igaro ziren.\ \ Gaur egun ez da ohikoa halako orgak errepidean ikustea, baina sasoi batean ijito familiak horiekin mugitzen ziren herriz herri gure inguruan.