Joxe Takolo bekaren irabazleak elkarrizketatu dituzte 'Berria'-n

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2017ko abe. 5a, 19:18

Mikel Diez (Zumarraga, Gipuzkoa, 1981) eta Xabier Urrate (Urretxu, Gipuzkoa, 1965) mendizaleak, aurtengo Joxe Takolo bekaren irabazleak, elkarrizketatu ditu Berria egunkariak gaurko zenbakian, Nun mendira egin duten espedizioaren gainean. Elkarrizketan, beka jasotzea "sekulako sorpresa" izan dela diote.

Azaroaren 22an jaso zuten bekaren saria Nun dago Nun? proiektuaren kideek, espedizioa egin eta gero; 3.000 euroko diru saria eskuratu dute Azpeitiko Udalak, Lagun Onak Mendi Bazkunak eta Euskal Herriko Mendi Federazioak ematen duten bekari esker.

Diezi eta Urrateri egin dioten elkarrizketa hemen irakur daiteke.