Pasaiako segadan hildakoen oroimenez Pasaian bertan jarritako oroitarria erasotu dute

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2017ko abe. 4a, 15:39
Ezezagunek Pasaiako segadan hildakoen oroimenezko oroitarria erasotu dutela jakinarazi du Bixi-Bixi elkarteak. Azaroaren 11n, Pasaiako gazteluan jarri zuen oroitarria elkarteak –irudian osorik ageri da oroitarria–, eta ostiral gauean erasotu zuten; oroigarria indarrez kendu zuten eta sasi artean aurkitu dute metakrilatoa apurtuta. Elkarteko kideek adierazi dutenez, oroigarria jaso dute, eta konpondu ostean, asteazkenean berriz jarriko dutela adierazi dute.\ \ Oroitarria azaroaren 11n jarri zuten, eta egun hartan bertan eman zuten Pasaiako Badia dokumentala Donibanen. Bixi-Bixi elkarteak antolatu zuen omenaldia, eta han izan ziren segadan hildakoen senideak.\ \ 1984ko martxoaren 22an Espainiako Poliziak Komando Autonomo Antikapitalistetako Dionisio Aizpuru 'Kurro' eta Pedro Mari Isart 'Pelitxo' azpeitiarrak eta Rafael Delas 'Txapas' eta Jose Maria Isidro Izura 'Pelu' iruindarrak hil zituen Pasaiako badian.