Guztira, 900 lagunek ikusi dute 'Pasaiako Badia' Azpeitian

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2017ko urr. 31a, 09:40
Hiru aldiz eskaini dute 'Pasaiako Badia' dokumentala Soreasu antzokian, eta egileek azaldu dutenez, guztira, 900 pertsona hurbildu dira 1984ko martxoaren 22an Pasaian gertatutakoa jasotzen duen ikus-entzunezkoa ikustera. Espainiako Poliziak Komando Autonomo Antikapitalistetako Dionisio Aizpuru Kurro eta Pedro Mari Isart Pelitxo azpeitiarrak eta Rafael Delas Txapas eta Jose Maria Isidro Izura Pelu iruindarrak hil zitun Pasaiako badian. \ \ Yuri Agirre, Xabier Otamendi eta Erik Aznal azpeitiarrek ekoiztutako dokumentala da 'Pasaiako Badia', eta urriaren 24an atera zen argitara, Iruñeko Golem Baiona zinema aretoan. Herrian, aldiz, hilaren 26an aurkeztu zuten.