Telmo Esnal, Itsasirekin Polonian ibilia

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2017ko ira. 21a, 18:07
Telmo Esnal zinemagilea (Zarautz, 1966) 'Dantza' filma bukatzear da. Euskal dantzak oinarrian dituen lanarekin parte hartuko du Donostiako Zinemaldiaren 'Glocal in progress' sailean, eta elkarrizketa luzea egin diote Zarauzko Hitzan (hemen, osorik: https://zarauzkohitza.eus/zarautz/1505981922662-dantza-telmo-esnal-zinemaldia). Zinemagile izan aurretik dantzaria izana da Esnal, eta dantzari aritutako urteez ere hitz egin du elkarrizketan. Talde batean baino gehiagotan ibili zen zarauztarra, baita Azpeitiko Itsasirekin ere. Hain zuzen ere, azpeitiarrek Poloniara egin zuten bidaia batean haiekin joan zen Esnal, dantzara.