Ekain-txouk Donostiako Aste Nagusiko ekitaldi berezi batean parte hartu zuen

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2017ko abu. 21a, 18:34
Ekain-txou Donostiako Kursaalaren atarian eskaini zuen emanaldian. (Ekain-txou)

Galiziako Pallasos en Rebeldia taldeko kideek Kursaalaren atarian eskaini zuten emanaldia, hainbat artistak lagunduta. Clown talde internazionalista horren emanaldian izan zen, besteak beste, Ekain-txou pailazo azpeitiarra.

Joan zen larunbatean, Donostiako Aste Nagusiaren barruan, checkpointa jarri zuten Galiziako Pallasos en Rebeldia taldeko kideek Kursaalaren atarian. Clown talde internazionalista horrek antolatutako emanaldian hainbat artistak parte hartu zuen, tartean Ekain-txou azpeitiarrak.

Udan, han eta hemen, hainbat emanaldi ari da eskaintzen pailazo azpeitiarra. Azken asteetan, Aizarnan, Azkoitian, Itziarren, Elgoibarren... izan da, Ekain-txow besteak beste.