Zapatuan igaroko da Azpeititik txirrindularitzako 37. Donostiako Klasikoa

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2017ko uzt. 27a, 18:03

Zestoatik iritsiko dira Azpeitira, eta Errezil aldera hartuko dute ondoren. Herritik 12:45 aldera igaroko dela jakinarazi du Lagun Onak Txirrindulari Elkarteak. 

Datorren zapatuan, uztailaren 29an, pasatuko da Donostiako Klasikoa txirrindulari proba herritik. Lagun Onak Txirrindulari Elkarteak aurreratu duenez, Azpeitira 12:45 aldera iritsiko dira, Zestoa aldetik. Ondoren, Azpeititik igaro ostean, Errezil aldera hartuko dute txirrindulariek.

Aurtengoa, Donostiako Klasikoa jokatzen den 37. edizioa da. Iazko ibilbide antzekoa izango badu ere, azken lau urtetako luzeena da aurtengoa, 231 kilometrorekin.