Donostiatik abiatuko den autobus turistikoak Azpeitian izango du geldialdia

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2017ko uzt. 5a, 13:12

Bi autobus zerbitzu eskainiko dira: kostaldekoa eta barnealdekoa. Kostaldetik ibiliko den autobusak Zarautz, Zumaia, Getaria eta Azpeitia izango ditu ibilbidean, eta barnealdetik ibiliko denak, berriz, Tolosa, Ordizia eta Oñati. 

Uda honetan Donostiara iristen diren turistei Gipuzkoako beste puntu batzuk ezagutzeko modu berri bat eskaini nahi zaie. Hori dela eta, lurraldeko hainbat herritatik pasatuko diren autobus zerbitzuak jarri dituzte martxan, eta Azpeititik ere pasatuko da autobusa. Uztailaren 8tik aurrera, autobus zerbitzuak egongo dira kostaldera eta barnealdera. Kostaldetik ibiliko den autobusak Zarautz, Zumaia, Getaria eta Azpeitia izango ditu ibilbidean, eta barnealdetik ibiliko denak, berriz, Tolosa, Ordizia eta Oñati. 

Denis Itxaso Kultura eta Turismo diputatuak eta Enrique Hernaez STI Servicios Turistico Integrales-eko zuzendari nagusiak aurkeztu dute egitasmoa. Ekimen pribatua da aurkeztu dutena, Foru Aldundiak sustatutakoa. Informazio gehiago, hemen