Uztarriaren Youtube kanalean nabarmen erreprodukzio gehien izan dituen bideoa

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2017ko mai. 30a, 12:55

Joan den igandean igo zuen Uztarriak Loiola inguruan espaloitik korrika aritu zen zezenaren bideoa Youtueko kanalera. Herritar batek igorritako bideoa da hori. Bi egunetan inoiz Uztarriaren bideo batek izan duena baino ikustaldi gehiago izan ditu (14.778 ikustaldi), eta Youtuberen bideo ikusienen Pil-pilean atalean kokatuta dago. 

Zezenaren ostean erreproduzkio gehien izan dituen bideoak 4.910 ikustaldi izan ditu (Joxe Agirre zenaren hiletako bertsoak). 10.000 erreproduzkioren aldea dago, bideo ikusienaren eta bigarrenaren artean.

Joan den maiatzean beste bideo bat igorri zuen herritar batek. Orduan bi behi ziren ganadu feriatik alde egin zutenak. Bideo hura ere asko ikusi zen, baina 14.000 ikustaldietatik oso urrun gelditu zen; 2.915 ikustaldi izan zituen.