Miren Gorrotxategi eta Mikel Ayerbe, Literaturia jaialdian

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2017ko mai. 29a, 14:23

Atzo, maiatzaren 28a, Miren Gorrotxategi eta Mikel Ayerbe azpeitiarrak Zarautzen egin zen Literaturia, euskal letren plaza, jaialdian izan ziren Literatura, ispilu ala leiho? solasaldian. 12:00etan hasi zen solasaldia Modelo Aretoan, eta Gorrotxategi Iban Zaldua donostiarrarekin batera aritu zen solasean Ayerberen gidaritzapean. Gorrotxategi eta Ayerbez gain, Amagoia Gurrutxaga eta Jose Luis Otamendi azpeitiarrak ere hartu zuten parte Literaturian, Sakaponetara, memoriaren ispiluarekin emanaldian.

Jaialdia maiatzaren 25ean hasi zen eta atzo, maiatzaren 28a, amaitu zen. Ispilua izan da aurtengo Literaturiako ekitaldi guztiak batu dituen gaia.

(Argazkia: Ana Galarraga).