Sammic ISBren lorpenaz hizketan, Euskadi Irratian

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2017ko api. 25a, 19:50
Taldekideen familia argazkia, lurrean etzanda, zapatuan txapeldunen kopa jaso ondoren

Sammic ISB Espainiako Urrezko LEB ligara sailkatu zen joan den zapatuan. Lorpen horren inguruan hizketan aritu ziren atzo, hilak 22, Jose Luis Zubizarreta Xubi ISBko zuzendaria eta Ainitze Agirrezabala Uztarriako kazetaria, Euskadi Irratiko Mezularia saioko Tokikom tartean. Ainhoa Etxebesteren gidaritzapean, zapatuan bizitakoa eta etorkizunean hartu beharreko erabakiak izan zituzten hizpide. 

Taldeko zuzendariak esan zuenez, "sekula ez" zuten pentsatu "hain urruti" iritsiko zirenik. Taldeak bere lana eginda zuzendaritzari dagokio orain LEB mailan aritzeko bitartekoak aurkitzea. Ekainea jakinarazi behar dute maila berrian aritzeko moduan dauden.

Hemen kolaborazioa entzungai.