Ekain Txou, urtebete barre algarak eragiten

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2017ko api. 20a, 18:19
Urte bat atzera eginda, 2016ko apirilaren 20an, taularatu zuen aurrenekoz Ekain Ibarguren pailazo azpeitiarrak 'Ekain Txou' ikuskizuna, Bergaran. Ordutik, bi eskuetako behatzekin zenbatu ezin diren ikuskizunak eta gehiago eskaini ditu Ibargurenek Azpeitian zein inguruko herrietan, emanaldiak ikustera joan diren norbanakoen gozamenerako. Matxinbentako festetan, Sanagustin kulturgunean, Gaztetxean... hamaika txokotan eskaini du Ekain Txou ikuskizuna Ekain Ibargurenek. \ \ \"Ea Apirilaren 20 honetatik hurrengora aurtengo saio kopurua bikoiztu edo hirukoizten dugun. Eskerrik asko eta musu handi bat denoi\", adierazi du Facebooken Ibargurenek.\ \ Argazkia: Alberto Beloki.