Jon Gurrutxaga eta Kaluse, Loraldia Fultur Festibalean

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2017ko api. 3a, 13:32
Loraldia Kultur Festibalean murgildu ziren joan den ostiralean, martxoaren 31n, Lekoreko kide Jon Gurrutxaga eta Kaluse osatzen duten Ibon Gerra eta Unai Martinez. 'Isabel Iturberen bizitza eta heriotza' ikuskizuna eskaini zuten Lekorek eta Kalusek Bilboko Itsas Museoan, eta dozenaka lagun hurbildu zen kultur emanaldia ikustera. \ \ Isabel Iturbe Pasai Antxoko euskal irakaslearen irudia ardatz, haren bizitzaren eta heriotzaren kontakizuna egiten dute Lekoreko eta Kaluseko gazte sortzaileek, errealitatea, fikzioa, poesia eta musika uztartuta.\ \ Festibala Loraldia elkarteak antolatzen du, euskarazko kultura sustatzeko eta horren inguruan lanean ari diren eragileen arteko elkarlana bultzatzeko.