Izarraitzera igoko dira gaurko 'Gailurra Neguan' saioan

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2017ko ots. 9a, 10:07
Izarraitz mendilerroa izango da aste honetako ETB1eko 'Gailurra Neguan' saioko protagonista . Xoxote eta Erlo bisitatuko dituzte gaurko saioan: izan ere, aurkezle bakoitzak gailur bat egingo du: Andoni Aizpuru Erlora igoko da eta Irati Anda, berriz, Xoxotera. Bide horretan, Azpeitiko eta Azkoitiko zenbait herritar izango dituzte lagun, tartean Natul euskara taldeko kideak eta Gorka Karapeto eskalatzailea.\ \ Saioari amaiera Xoxoteko aterpean emango diote, afariaren bueltan. Izer eta Alabier trikitilariak izango dira saioari soinua jartzen.\ \ 'Gailurra Neguan' eitb.eus-en eta ETB1en izango da ikusgai, 22:15etik aurrera.