Azpeitiko irudi zaharrak 1966ko dokumental batean

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2017ko ots. 6a, 12:14

Azpeitia eta Azkoitia dira protagonista Espainiako RTVE katearen dokumental honetan. 1966. urtean plazaratu zuten ikus-entzunezko pieza, eta orain sarean jarri dute ikusgai. Garai hartan herrian zeuden ohiturak-eta jorratzen dira dokumentalean. Orduan punta puntako organoak egiteko tailera zegoen Azpeitian, eta hainbat tailugile ere baziren herrian. Zezen plazan, berriz, ahari probak egiten zituzten. Besteak beste, gai horiek landu zituzten El valle de Iraurgui: Azpeitia y Azcoitia dokumentalean