Anartz Izagirrek Gasteizera eraman du 'Forma geometrikoak zure baitan' olerki bilduma

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2017ko ots. 2a, 12:20
Atzo, otsailak 1, 'Tripofobia' poesia errezitaldia eskaini zuen Anartz Izagirre azpeitiarrak Gasteizko Hala Bedi tabernan, Joseba Izagirre azpeitiarrarekin eta Garazi Ugalde lezoarrarekin betera. \ \ 'Forma geometrikoak zure baitan' olerki bilduma eskaini zien Izagirrek errezitaldira gerturatu ziren dozenaka lagunei. Poema bilduma horrekin irabazi zuen azpeitiarrak XVII. Pasaia Hiria Literatur lehiaketako euskarazko olerkien ataleko bigarren saria iazko martxoan. \ \ Ez da Izagirrek poesia jende aurrean errezitatzen duen aurreneko aldia. Izan ere, iazko irailean, aurkeztu zuen estreinakoz bere azken olerki bilduma Orkatzen, Azoka Herritik egitasmoaren barruan. Horrez gain, Pasaiako liburutegian ere izan da bere poemak aurkezten. \ \ Argazkia: Ezkerretik ezkubira, Joseba Izagirre, Anartz Izagirre eta Garazi Ugalde. (Jone Hernandez)