Udal Musika Bandaren 150. urteurreneko ikuskizuna, sarean

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2017ko urt. 27a, 11:55

Azpeitiko Udal Musika Bandak 150. urteurreneko azken emanaldia eskaini zuen iazko abenduan, Soreasu Antzokian. EITBk grabatu egin zuen ekitaldia, eta joan zen zapatuan eskaini zuten ETB1eko Oholtza saioan. 

Orain programa osoa ikus daiteke, hemen.

Dantza, antzerkia eta musika izan ziren ikuskizunaren osagai nagusiak. Guztira 150 lagun inguru igo ziren Soreasuko agertokira bi ordu inguru iraun zuen kontzertuan zehar, hala nola Itsasiko eta Sahatsako dantzariak, Izarraitzeko eta Juan Antxietako txistulariak, Tobalo Iglesias taldekoak, Luis Alberdi Beltzaren dantza eskolako kideak, Jose Mari Orbegozo eta Dantzaki taldekoak, Antxieta eta Julian Barrenetxea abesbatzetakoak, Kbeat ahots taldekoak, Methalika taldeko kideak nahiz Garikoitz Mendizabal, Iraia Bereziartua eta Ignacio Arakistain musikariak eta Olatz Prat eta Angel Azkue Piti abeslariak. 

Bestalde, Udal Musika Bandaren historiatik ere egin zuten errepasoa, Urtzi Oteiza Kaitok irudi zaharrekin osatutako bideoari esker.