Juan Joxe Agirrek irabazi du 'Teknopolis' saioaren abenduko argazki lehiaketa

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2017ko urt. 9a, 17:03
Argazki honekin irabazi du Juan Joxe Agirre azpeitiarrak ETBko 'Teknopolis' saioaren abenduko argazki lehiaketa. \"Zientziari eta teknologiari buruzko argazkiak saritzea\" helburu duen lehiaketa egiten du hilero bere webgunean 'Teknopolis'-ek, hil bakoitzerako gai bat proposatuta; 2016ko abenduko gaia adimena zen. Kirol-kamera bat jasoko du opari Agirrek, lehiaketa irabazteagatik.