Iñaki Segurola "idazle oso ona", Ibon Sarasolaren hitzetan

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2016ko abe. 7a, 13:22

Ibon Sarasola (Donostia, 1946) idazlea elkarrizketatu zuten atzo 'Berria' egunkarian, argitaratu berri duen 'Bitakora kaiera' liburuaren harira. Besteak beste, liburuaz, euskaraz, Euskaltzaindiaz eta "idazle onez" aritu zen Sarasola, eta Iñaki Segurola azpeitiarra "idazle oso ona" dela adierazi zuen.

Ibon Sarasolak Bitakora kaiera liburuan aipatzen du Iñaki Segurola, Andu Lertxundi eta Bernardo Atxagarekin batera.

Hala dio Sarasolak: Hiru idazle on aipatzen ditut Bitakora kaiera liburuan, ez nahitaez hiru onenak. Bakoitzak bere gustuak ditu. Adibidez, jende askok ez du ezagutuko, baina Iñaki Segurola oso idazle ona da: azpeitiarra da, klasikoak oso ondo ezagutzen ditu, baina ez da haien aparrarekin geratzen. Andu Lertxundi eta Bernardo Atxaga aipatzen ditut. Beste asko aipa nitzake".