Oskorri Azpeitiko plazan, 'Ikuska' dokumental bilduman

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2016ko abe. 1a, 18:26

Gara-k eta EKHEk Ikuska dokumental bilduma berrargitaratu dute, bihar hasiko den Durangoko Azokari begira. 1979 eta 1984 urteen artean landutako 21 ikus-entzunezkok osatzen duten bildumako hamahirugarren lanean, Euskal kanta berria izenekoan, Oskorrik 1980ko hamarkadaren hasieran Azpeitiko plazan emandako kontzertu baten irudiak agertzen dira.

Imanol Uribek zuzendu zuen dokumental hori zabaldu du Gara-k, Naiz.eus webgunean jarrita, Ikuska sailaren berrargitalpenaren zabalkundea egiteko. Oskorriren Azpeitiko kontzertuaren irudiak 4:08tik aurrera agertzen dira. 1982an egindakoa da dokumentala.