Azpeitiko futboleko atezain "handien" zerrenda egin dute Zuzeu.eus atarian

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2016ko aza. 30a, 11:11

Olatz Yeregi, Mikel Odriozola, Juanin Zendoia, Angel Serna eta Inazio Otaño dira, besteak beste, osatu duten zerrendan aipatutako azpeitiarrak.

Zuzeu.eus atariak Azpeitiko eta Azkoitiko futbolari "handien" zerrenda osatu du. Zuzeuren arabera, "bi herrietan izan dira eta daude futboleko atezain handiak. Horietako batzuk, gainera, Lehen Mailan jokatutakoak dira, bai gizonezkoen mailan, eta baita emakumezkoetan ere". 

Honakoak dira zerrendan agertzen diren azpeitiarrak: Juanin Zendoia, Olatz Yeregi, Iñaki Irure, Joseba Aranguren, Anjel Serna, Iñigo Odriozola, David Tejera, Mikel Odriozola, Iker Bastida, Inazio Otaño eta Unai Marrero. Zerrenda osoa, argazkiak eta futbolarien informazioa hemen