Xabier Madina sexuaz hizketan, kaixomaitia.eus atarian

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2016ko aza. 21a, 12:25

Xabier Madinari (Azpeitia, 1969) elkarrizketa egin diote kaixomaitia.eus atarian, sexu aniztasunari buruzko erreportaje baten baitan. Sexuaz luze eta zabal aritu da azpeitiarra. "Sexualitatea da bakoitzak duen gauza bat,txikitatik dugun ondo izateko tresna bat, baina pertsona batzuei, niri bezala, ez digute aukerarik eman hori izateko. Horregatik, lan gehiago egin behar dugu horretara iristeko", adierazi du.

Dantza inklusiboa sustatzeko helburuarekin Kolorearekin Elkartea sortu zuen Xabier Madinak, eta dantzak sexu harremanetarako lagundu diola esan du: "Dantzak enpoderatzeko aukera ematen digu, eta hori oso garrantzitsua da sexu harremanetan normal ibiltzeko". Hemen bideoa osorik. 

Madinari elkarrizketa egin zion Uztarriak, aldizkariaren 188. alean.