Egurra ta Kittoren 'Aske edo loturik' abestia, sarean

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2016ko aza. 14a, 12:37

Egurra ta Kitto taldea 'Gure ordua' diskoa kaleratzear da, eta dagoeneko entzungai dago lan berriko 'Aske edo loturik' abestia, hemen.

Taldearen laugarren diskoa da Gure Ordua, eta salgai izango da Durangoko Azokan, abenduaren 2tik 6ra bitartean. Abenduaren 5ean, berriz, diskoa zuzenean aurkezteko Ahotseneako oholtzara igoko da Egurra ta Kitto, 17:30ean.